Itsas Bazterrean.
Hainbat urte muga barik,
Hainbat urte igaro nahiean,
Hainbat urte itsuturik
Orain itxaropenaren giltza,
helmugaren garrasi hitza galdu ditut
Gogomenaren laguntza,
orain arteko hizkuntza, joka ditut, ezin dut!
ITSAS BAZTERREAN JOKA NABIL AIZU,
GEROAREN TAUPADEK BIDEA UZTEN DUTEN UNEAN
ITSAS BAZTERREAN JOKA NABIL AIZU,
KRESALAREN USAINAK BERPIZTU DEZAN NIRE BARRENA
Orain arte irrifar batean, aukera nuen artean
Orain arte aske ilunean, bakarrik nengoenean
Orain, bakardadea badoa saminduz nire gogoa, ez dut izenik
Nire botuek ez dute inolako baliorik, irtenbiderik...
ta benetan mintzen nau!
Bakarrik izatea,
Bakarrik ibiltzea,
Nire asmoak bideratzeko nahikoa izatea,
Nire gogoa nik gidatzea
ITSAS BAZTERREAN JOKA NABIL AIZU,
GEROAREN TAUPADEK BIDEA UZTEN DUTEN UNEAN
ITSAS BAZTERREAN JOKA NABIL AIZU,
KRESALAREN USAINAK BERPIZTU DEZAN NIRE BARRENA (NAHIA)!

Maite Dugu.
Esan dugu behin ta berriz
ez dugula nahi zuen bakea eta legea.
Ta behartzen gaituzue
indarra erabiltzera, erantzun bat ematera.
Hartu emanen bidean
gure arnasak asetu ohi du zuen gosea.
Itxaropenaren atean
zuen esku dago sartzea, bat egitea...
MAITE DUGU GURE ANAI-ARREBEI AZKEN AGURRA
EMATEN DIEGUNEAN, ZUEK PAREAN JARTZEA
TA MALKOAK HARRI BIHURTUARAZTEA.
MAITE DUGU ZUEN JIPOIAK, TORTURAK, IRAINAK, GEZURRAK...
EGUNEROKO EGURRAK ELIKATZEN DU GURE BIHOTZEKO SUA!
Kilometroak, ur zikinak,
zuen esanak, zuen ipuinak, zuen minak...
Askatzen ditu indar biziz
gure barnean dirauten mezu geldiezinak!
MAITE DUGU ASTERO BIDEAN DOAZEN LAGUN HILAK
TA SENIDEAK IKUSTEA TA BETIRAKO AGURTZEA,
DISTANTZIAK BESARKADA UKATZEA.
MAITE DUGU ZUEN ARDURAK, ITXURAK, OHITURAK, IKURRAK...
ZUEN IBAIEN URAK ZIKINTZEN DITU GURE ARBASOEN LURRAK
Gezur izkutu batzuk
ez dute baretzen gure mina!
Ez da inoiz galduko
borrokatzeko daukagun grina!
Heldu hitza, heldu lurra,
heldu geurea den hura!
Esan ozen, esan arren,
nola bat izango garen!

Erantzuteko Beharra.
Inork ez du gogoko amorruaz bizitzea
ta gure zaurien mina egunero sentitzea.
Nor da herri honen hiltzailea? Nor kaltetua?
Erasotzat jotzen dute garena babestea.
JIPOITZEN GAITUZTENEAN
OHARTU DAITEZELA,
HERRIA SUTZEN DUENA
SUTAN ERREKO DELA!
Miseria saltzen dute zorionaren izenean
nik dena sinisten nuen ume bat nintzenean.
Dena fartsa bat dela ohartu naiz azkenean,
gezur honen sustrai hotzak moztu ditudanean.
JIPOITZEN GAITUZTENEAN
OHARTU DAITEZELA,
HERRIA SUTZEN DUENA
SUTAN ERREKO DELA!
Ta defentsa terroristen jokabidea bada
gure herriaren defentsan
gu terroristak gara

Behar Zaitut.
Nire zilborretik altxatu ditut begiak,
gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak
Ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada,
Ta ez zait batere gustatzen orain ikusten dudana
Alferrik bada ere barkamena eskatzea,
berandu bada ere mila aldiz damutzea,
horrekin zerbait lortuko nuela jakin ezkero,
ene zainak moztuko nituzke zure mina baretzeko
TA GAUR, ONDOAN BEHAR ZAITUT BERRIRO,
EZ NAIZ NIRE BIZITZAREN JABE
ZAILA, EGITEN ZAIT AURRERA EGITEA,
NEGAR BATEAN ERORI GABE
Nire zilborretik altxatu ditut begiak,
gaur konturatu naiz ze min egiten duen egiak
Ispilu faltsu hontatik kendu dut begirada,
Ta ez zait batere gustatu orain ikusten dudana
Ez da gezurra izan sentitzen dudan guztia,
ezta zugatik emango nukela nire bizia
Jakin ezazu inoiz gehiago ez dizut hutsik egingo,
eta nire barruan izango zarela betiko

Errealitatea.
Itsasoaren ur gazi apalak, zerbaitek dastarazi dit
Oraina mundu hontan biraka, itsumustuka dabil
Zer du onik ardo garratzak? zer du honik hango eskaleak?
Norberak dunak axola ez duenean, ez du axola besteak.
Eguzkiak berotzen duena, hark nahi lukena balitz soilik
Ziur malko bustien uhartean, legokela hainbat haundiki
So egin so egin izarrei, zenbat irudi gose ta kemen
Batzuen gehiegikerien mirabe, besteak dira hemen.
MUNDU ASKE BATEN BILA
IBILIKO GARA
POBREZIAREN ITZALAK
GAUR BANANDU NAHIEAN
GALDUTA DABILEN ORAINAREN GEROA ZUZENDUZ
BIDEAK ULERTUZ, OIHUAK DASTATUZ
Gaur egungo xedeen artean, norbere itxura osatzea
Besteek adina izan eta xumeetaz errukitzea
Zinez diotsuz nire eskutan, balego dena parekatzea
Ilunean ez legoke argi izpirik, ez argipean ilunik.
MUNDU ASKE BATEN BILA
IBILIKO GARA
POBREZIAREN ITZALAK
GAUR BANANDU NAHIEAN
GALDUTA DABILEN ORAINAREN GEROA ZUZENDUZ
BIDEAK ULERTUZ, OHIUAK DASTATUZ
Arraza kultura ohitura edonoren parte
Ez bereizmen hazi elkartasun baizik
Ibaien bidaia elkartezin honetan
itsaso zabal bat osa dezagun
norberak bere urratsa eman beza

Euskal Herriak Autodeterminazioa.
Europa zaharreko herri zaharrena da.
Atturritik Ebrora, auzo lana euskara.
Nahiz ta ez garen bizi lehengoen gisara,
atzo ziren, gaur gara, bihar izango dira.
Espainiar eta Frantziar estatutako putre
nazkagarriak sartu ziren botere truke.
Betirako daudenik ez dezatela uste,
etorri ziren baina alde egingo dute!
Herri honek izan du beti mila kolore,
sufrimendu, borroka, arantza eta lore.
Behar ditugulako oroimenean gorde,
dena eman dutenei agur eta ohore!
AITORTZA HERRIARI!
HERRIAK ERABAKI!
EUSKAL HERRIAK AUTODETERMINAZIOA!

Begira Nazazu.
Ez du onartu nahi berriz erori da infernu horretan
ta bakarrik dagonean nola jasan mina? Inork ez daki.
Bere burua ez badu ulertzen, nola begiak ireki eta
aurre egin? Ez du gehiago nahi bizi.
Begira nazazu, egin dudan guztia alferrik ez al da?
Agian izan naizena... gezur puta bat.
Barka nazazu baina oraindik ez dakit
nor naizen, nor nintzen, nor izan nahi dut.
Ezin du sinestu, ezin du ulertu,
horrela bizitzea ez omen da erraza,
eta ezin du gehiago bere burua jipoitu,
izanak ezin dira ukatu.
Ez dut onartu nahi berriz erori naiz infernu honetan
ta zurekin ez banago nola jasan mina? zuk ba al dakizu?
Nere burua ez badut ulertzen, nola begiak ireki
eta aurre egin? Ez dut gehiago nahi bizi.

Pauso Mugatuak.
Bakardadeak bi hitzal dituenean,
ezin eroso sentitu.
Distantzia ez ohi da nahikoa
iraganari ateak isteko,aske sentitzeko.
PAUSO MUGATUAK
IRTEERARIK GABEKO LABERINTOETAN
LABERINTOETAN
Etengabeko beldurra ezpainetan
iraganeko oroimena esperantza faltsuetan
Ezintasun malkoak begietan,
Maite zaitut dioten hitzak jipoi ohiuetan
noiz harte ametsetan?
PAUSO MUGATUAK
IRTEERARIK GABEKO LABERINTOETAN
LABERINTOETAN
Nor da ausartu eta bere buruaz beste
egiten duen hori?
Basamortuko hondar aleen moduan
emakume eta gizon,hondar aleen moduan
ez edonon eta ez inon, ez edonon eta ez inon
emakume eta gizon,hondar aleen moduan
Ez edonon eta ez inon