Hizkuntza/Idioma: Eusk/Cast
ITXAROPENAREN IZENEAN
Hamaika mila aldiz nahita edo nahi gabe
Harri berdinagatik erortzen
Beti gauez egiten nuen errepide hori
Zuk argitu baino lehen
Ez dut mina bilatzen, ez naiz ezeren beldur
Ez naizen hura ez dut izan nahi
Zurekin ez bada egin nahi dudan bidea
Ez naiz egiteko gai
ITXAROPENAREN IZENEAN GALDU NAIZ
GAUR ARTE KONTURATU GABE
ZURE BILA NENBILELA
Eta gela hotz honetan sartzen naizenean
Ezintasunaren eskuetan
Nire arnasak orri txuri bat nahi duenean
Zure hitzen artean.
ITXAROPENAREN IZENEAN GALDU NAIZ
GAUR ARTE KONTURATU GABE
ZURE BILA NENBILELA
Harri berdinagatik erortzen
Beti gauez egiten nuen errepide hori
Zuk argitu baino lehen
Ez dut mina bilatzen, ez naiz ezeren beldur
Ez naizen hura ez dut izan nahi
Zurekin ez bada egin nahi dudan bidea
Ez naiz egiteko gai
ITXAROPENAREN IZENEAN GALDU NAIZ
GAUR ARTE KONTURATU GABE
ZURE BILA NENBILELA
Eta gela hotz honetan sartzen naizenean
Ezintasunaren eskuetan
Nire arnasak orri txuri bat nahi duenean
Zure hitzen artean.
ITXAROPENAREN IZENEAN GALDU NAIZ
GAUR ARTE KONTURATU GABE
ZURE BILA NENBILELA
AGORTU DIRA HITZAK
Zenbat aldiz kalean, bihotza besoetan
Begietan sua ta belaunak zailenetan
Irteera baten bila, noraezean
Zakur haiei hortzak erakutsi nahiean
Zoritxarrez guretzat, zorionez denontzat,
Azkeneraino zoaz.
Barruan daukazuna libratzeko unea da,
Apurtzeko unea da.
MAITASUNA, BORROKA
OIHUAK, ERANTZUNA
GARAI ONAK, GOGORRAK
ASKATASUNA ZURE
ARGIA TA BIDEA
ZURE INDARRA GUREA
Beldurraren kateak hautsi dituzu
Hutsik dauden gezur denak garaitu dituzu
Hemen izango zaitut, hemen izango nauzu
Nire miresmena ta babesa badaukazu
Jaio zara ta orain ez begiratu atzera,
Ez itsutu bidean.
Hitzak agortu dira, heldu gogor bizitza
Eutsi goian laguna.
Begietan sua ta belaunak zailenetan
Irteera baten bila, noraezean
Zakur haiei hortzak erakutsi nahiean
Zoritxarrez guretzat, zorionez denontzat,
Azkeneraino zoaz.
Barruan daukazuna libratzeko unea da,
Apurtzeko unea da.
MAITASUNA, BORROKA
OIHUAK, ERANTZUNA
GARAI ONAK, GOGORRAK
ASKATASUNA ZURE
ARGIA TA BIDEA
ZURE INDARRA GUREA
Beldurraren kateak hautsi dituzu
Hutsik dauden gezur denak garaitu dituzu
Hemen izango zaitut, hemen izango nauzu
Nire miresmena ta babesa badaukazu
Jaio zara ta orain ez begiratu atzera,
Ez itsutu bidean.
Hitzak agortu dira, heldu gogor bizitza
Eutsi goian laguna.
MILAKA ARGI
Etorri dira, eraman naute, loturik iluntasunean,
Beldurra, gaua eta bakardadea.
Euren arma jipoiak eta irainak,
Neurea itxaropena.
Ukitu, kolpatu eta zigortuko naute
Baina, ez al dakite
Gazte garela eta ni eraman ez gero
Hamaikak jarraituko dute.
Ikusiz ikasi beharko dute
Ezingo dutela geurekin.
Izar bat itzaltzean,
Ahots bat isilaraztean,
Ilunperik ez dela.
MILAKA GARA, MILAKA ARGI
AMETSAK EGI BIHURTZEN, EGI BIHURTZEN.
Nire indarra ez da apurtuko
Inoiz ez naiz eroriko
Sortu dugun guztia, geroa
aldean daramagu
Beldurra, gaua eta bakardadea.
Euren arma jipoiak eta irainak,
Neurea itxaropena.
Ukitu, kolpatu eta zigortuko naute
Baina, ez al dakite
Gazte garela eta ni eraman ez gero
Hamaikak jarraituko dute.
Ikusiz ikasi beharko dute
Ezingo dutela geurekin.
Izar bat itzaltzean,
Ahots bat isilaraztean,
Ilunperik ez dela.
MILAKA GARA, MILAKA ARGI
AMETSAK EGI BIHURTZEN, EGI BIHURTZEN.
Nire indarra ez da apurtuko
Inoiz ez naiz eroriko
Sortu dugun guztia, geroa
aldean daramagu
EZIN AHAZTU
Gogoratzen al duzu, biak bat ginenean
Munduari begira, bizitzari barreka.
Gauzak aldatu ziren, galdetzen badizute...
Ezagutzen zenuena betirako galdu zen.
Ezin ditut ahaztu, ta ahaztu nahi ditut
Bidai motzen arteko sei orduko borrokak.
Inork ez zidan eman behar nuen eskua.
Inork ez zuen ulertzen nik esaten nuena.
Esan zergatik, engainatu nauen bizitzak.
Eta zergatik, etorri zinen nere bila.
Oroimenean daukat, minaren zaporea.
Oraindik ere bertan, sentitzen dudanean.
Eskuak odoletan, malkoak begietan.
Zigorraren atea ireki zenuenean.
INDARRA FALTA ZAIT AMETS EGITEKO
EGIARI LEPOTIK HARTZEKO.
GAINONTZEKO DENA NAHIAGO DUT GORDE.
NIRE BIHOTZA HAUTSI BAINO LEHEN.
Orain galdurik nago, guda baten erdian.
Ezin dut irabazi, ni naizen bitartean.
Beste bide bat ere, aukeratu dezaket.
Koldar bat izatea, besoak askatu gabe.
Esan zergatik, engainatu nauen bizitzak.
Eta zergatik, etorri zinen nere bila.
Munduari begira, bizitzari barreka.
Gauzak aldatu ziren, galdetzen badizute...
Ezagutzen zenuena betirako galdu zen.
Ezin ditut ahaztu, ta ahaztu nahi ditut
Bidai motzen arteko sei orduko borrokak.
Inork ez zidan eman behar nuen eskua.
Inork ez zuen ulertzen nik esaten nuena.
Esan zergatik, engainatu nauen bizitzak.
Eta zergatik, etorri zinen nere bila.
Oroimenean daukat, minaren zaporea.
Oraindik ere bertan, sentitzen dudanean.
Eskuak odoletan, malkoak begietan.
Zigorraren atea ireki zenuenean.
INDARRA FALTA ZAIT AMETS EGITEKO
EGIARI LEPOTIK HARTZEKO.
GAINONTZEKO DENA NAHIAGO DUT GORDE.
NIRE BIHOTZA HAUTSI BAINO LEHEN.
Orain galdurik nago, guda baten erdian.
Ezin dut irabazi, ni naizen bitartean.
Beste bide bat ere, aukeratu dezaket.
Koldar bat izatea, besoak askatu gabe.
Esan zergatik, engainatu nauen bizitzak.
Eta zergatik, etorri zinen nere bila.
ISILTASUNAREN MUGAN
Zure argazki batekin orri batera begira
Iraganeko zirrara faltan botatzen bezala
Ez daukat lehengo berdina ta dudanak a ze mina
Itxaropen faltsuetan guztia zen ezberdina
Zenbat arazo eta aldiz zeinen gutxi ebazpen
Kostata lortu zintudan eta ezin erraz ken
Letrak izan ziren gai zu maitemintzeko mezutan
Jarri nintzen poetiko ta hortan nabil berriro
Idatziz lortu zintudan, Idatziz ahaztuko zaitut
BAINA HASI NAIZ
HITZAK SENTIPENEKIN NAHASTEN
ETA AZKENEAN
AZKEN POESIA IDAHAZTEN
Nahiz izan mila motibo isiltasunaren mugan
Hitzik gabe orrietan gordea jakin zenezan
Zentzurik izan ez arren, idatzi huts horietan
Idatziak izan ditut ehundaka historia
Nahiz jakin ez dituzula sekula irakurriko
HITZIK GABEKO
ZENBAT TA ZENBAT ADIERAZPEN
ZAIL DA HITZ ETA
LETRA BILUTSIZ ADIERAZTEN
Iraganeko zirrara faltan botatzen bezala
Ez daukat lehengo berdina ta dudanak a ze mina
Itxaropen faltsuetan guztia zen ezberdina
Zenbat arazo eta aldiz zeinen gutxi ebazpen
Kostata lortu zintudan eta ezin erraz ken
Letrak izan ziren gai zu maitemintzeko mezutan
Jarri nintzen poetiko ta hortan nabil berriro
Idatziz lortu zintudan, Idatziz ahaztuko zaitut
BAINA HASI NAIZ
HITZAK SENTIPENEKIN NAHASTEN
ETA AZKENEAN
AZKEN POESIA IDAHAZTEN
Nahiz izan mila motibo isiltasunaren mugan
Hitzik gabe orrietan gordea jakin zenezan
Zentzurik izan ez arren, idatzi huts horietan
Idatziak izan ditut ehundaka historia
Nahiz jakin ez dituzula sekula irakurriko
HITZIK GABEKO
ZENBAT TA ZENBAT ADIERAZPEN
ZAIL DA HITZ ETA
LETRA BILUTSIZ ADIERAZTEN
EGUNA HELDUKO DA
Oihu batek esnatu nau, ametsa amaitu da.
Eskuak lotuta ditut, ezin dut ezer egin.
Egunak ez du argitu nahi, ez du lekukorik nahi.
Bidean utzitakoa ezin kendu burutik.
Gutxiesten ari dira daukagun indarra.
Aurrean jartzera goaz gure amorrua.
JAIO GINEN EGUNETIK LAINOTUTA DABIL.
EGUZKIRIK EGON BADA EZ DUGU IKUSI.
ILUNPEAN BIZI ARREN EZ DUGU BELDURRIK.
AUKERA BAKARRA DUGU BORROKATU ALA HIL.
Bidea moztua dago, sasiak itsuturik.
Hiltzaileak alboetan, inguratuta nago.
Baina aizkora zahar honek nirekin jarraitzen du.
Aurrean jartzen badira ez dut hutsik egingo.
Ezin dute debekatu askatasun nahia.
Ezin dute gelditu herri baten egia.
Argiren bat bada, iluntasun hontan, gau luze honetan.
Izerdi guztiak batera jartzean, kate zahar honek ezingo du eutsi.
Eguna helduko da, eguna helduko da,
gure besoekin idatzia izango da.
Eguna helduko da, eguna helduko da,
ta egindakoak, guztiak ordainduko dizkiguzue.
Eskuak lotuta ditut, ezin dut ezer egin.
Egunak ez du argitu nahi, ez du lekukorik nahi.
Bidean utzitakoa ezin kendu burutik.
Gutxiesten ari dira daukagun indarra.
Aurrean jartzera goaz gure amorrua.
JAIO GINEN EGUNETIK LAINOTUTA DABIL.
EGUZKIRIK EGON BADA EZ DUGU IKUSI.
ILUNPEAN BIZI ARREN EZ DUGU BELDURRIK.
AUKERA BAKARRA DUGU BORROKATU ALA HIL.
Bidea moztua dago, sasiak itsuturik.
Hiltzaileak alboetan, inguratuta nago.
Baina aizkora zahar honek nirekin jarraitzen du.
Aurrean jartzen badira ez dut hutsik egingo.
Ezin dute debekatu askatasun nahia.
Ezin dute gelditu herri baten egia.
Argiren bat bada, iluntasun hontan, gau luze honetan.
Izerdi guztiak batera jartzean, kate zahar honek ezingo du eutsi.
Eguna helduko da, eguna helduko da,
gure besoekin idatzia izango da.
Eguna helduko da, eguna helduko da,
ta egindakoak, guztiak ordainduko dizkiguzue.
BERANDUEGI DA
Begira, egin dudan guztia,
Egiten ari naizena.
Noiz arte, noiz arte indarra galtzen,
Noiz arte inora begira…
Hitzak argia dira zure ondoan,
Mina bihurtzen dira ilun hontan
BERANDUEGI DA
EGINDAKOAK ATZEAN UZTEKO
SORTUTAKO MINA
ABESTI BAKAR BATEKIN SENDATZEKO
Agian, ez naiz inor zuretzat,
Ta ez naiz inor inorentzat.
Baina orain altxatzen dut burua,
Bizitzatik ikasi dut.
Ez dut zulo barrutik hitz egin nahi
Eman eskua berriz, aurkitu naiz
Egiten ari naizena.
Noiz arte, noiz arte indarra galtzen,
Noiz arte inora begira…
Hitzak argia dira zure ondoan,
Mina bihurtzen dira ilun hontan
BERANDUEGI DA
EGINDAKOAK ATZEAN UZTEKO
SORTUTAKO MINA
ABESTI BAKAR BATEKIN SENDATZEKO
Agian, ez naiz inor zuretzat,
Ta ez naiz inor inorentzat.
Baina orain altxatzen dut burua,
Bizitzatik ikasi dut.
Ez dut zulo barrutik hitz egin nahi
Eman eskua berriz, aurkitu naiz
IKUSI DEZAKET
Nire izerdia iraindu zenuen egunean
Nik egindako guztia hustu zenuenean
Ireki nizun atea itxi zenuen bertan
Hotza nahiago baduzu hobe zaude kanpoan
Ikusi nahi ez nuena gaur ikusi dezaket
Ta ulertezina zena orain bai ulertzen
Ezin dut ezer ukatu, zaila da onartzea.
Lehenago izan garena, orain ezereztea.
ETA ORAIN, BEGIRATZEN ZAITUDANEAN
IKUSI DEZAKET ZARENA
IHES EGITEN DU
IZAN NAHI DUZUNAREN KEAK
Eta nahiago nuke guzti hau ez esatea
Nire barruan gorde, denak berdin jarraitzea
Baina begiak itxi eta itsu geratzea
Ez da bide zuzena, ez da neurea
Nik egindako guztia hustu zenuenean
Ireki nizun atea itxi zenuen bertan
Hotza nahiago baduzu hobe zaude kanpoan
Ikusi nahi ez nuena gaur ikusi dezaket
Ta ulertezina zena orain bai ulertzen
Ezin dut ezer ukatu, zaila da onartzea.
Lehenago izan garena, orain ezereztea.
ETA ORAIN, BEGIRATZEN ZAITUDANEAN
IKUSI DEZAKET ZARENA
IHES EGITEN DU
IZAN NAHI DUZUNAREN KEAK
Eta nahiago nuke guzti hau ez esatea
Nire barruan gorde, denak berdin jarraitzea
Baina begiak itxi eta itsu geratzea
Ez da bide zuzena, ez da neurea
ITXURAREN AROA
Gorputz hilotz, begi urtu, izatearen esklabu.
Itsu uraren gardentasunean
Ezazu zigor ez arima ez buru, arnasa hartu
Bizitzari heldu, ihesik ez al du?
Bizi, goza, eder, gozo, lausoa ken, beltza zuri.
Ez sinetsi aurrean duzun hori.
Itotzen zaituen ispilua kolpatu ezazu.
Ikusi ezina sentitu.
ITXURAREN AROA AMAITU DA.
BEGIOK ITXI, BIHOTZA SENTI.
EZIN EZ NAHI IKUSI, HAUTSI.
PAREAN DEN IRUDI ISLADA HUTSALA DA.
NOR ZARA? NOR OTE? NON ZAUDE?
ZU ZARA ZU (ZARENA) …
Irten, irentsi, zanpatu, beldur gabe, borrokatu.
Ezingo zaitu, ezin, ezabatu.
Barnean begiratu eta sakonean ohartu.
Ez minutu, ez segundu.
Irudi faltsuen menpe, iluntasunezko munduan
Itzalaren menpe, itzalaren menpe …
Itsu uraren gardentasunean
Ezazu zigor ez arima ez buru, arnasa hartu
Bizitzari heldu, ihesik ez al du?
Bizi, goza, eder, gozo, lausoa ken, beltza zuri.
Ez sinetsi aurrean duzun hori.
Itotzen zaituen ispilua kolpatu ezazu.
Ikusi ezina sentitu.
ITXURAREN AROA AMAITU DA.
BEGIOK ITXI, BIHOTZA SENTI.
EZIN EZ NAHI IKUSI, HAUTSI.
PAREAN DEN IRUDI ISLADA HUTSALA DA.
NOR ZARA? NOR OTE? NON ZAUDE?
ZU ZARA ZU (ZARENA) …
Irten, irentsi, zanpatu, beldur gabe, borrokatu.
Ezingo zaitu, ezin, ezabatu.
Barnean begiratu eta sakonean ohartu.
Ez minutu, ez segundu.
Irudi faltsuen menpe, iluntasunezko munduan
Itzalaren menpe, itzalaren menpe …
EMAN ESKUA
Itsutasun, sabel huts, gero hits batek hartzen
zaituenean.
Mila irri, oroitzapen, lagun, herri, barrenean.
Logale, ene seme, ezer gabe, ihesean.
Urturiko azal lehor etsituak aldamenean,
aldamenean …
HELDU GAITEZEN, GUZTION ESKU DAUDEN
EGOERA LATZETAN ESKU EMAN,
HELDU GAITEZEN HORTZADARRERA.
HELDU GAITEZEN, KRESALAK BIZI HILIK
GEHIAGO USAINDU EZ DEZAN,
HELDU GAITEZEN UDAZKENERA.
Agurrik gabe, zehaztu gabe, jakin gabe non
porturatuko zaren.
Bizi gosez, zoriontasun gosez, non biziraungo duten.
Olatuen dantza etengabeak noiz jango zaituen.
Jakin gabe nola eta non utziko zaituen,
non utziko zaituen …
zaituenean.
Mila irri, oroitzapen, lagun, herri, barrenean.
Logale, ene seme, ezer gabe, ihesean.
Urturiko azal lehor etsituak aldamenean,
aldamenean …
HELDU GAITEZEN, GUZTION ESKU DAUDEN
EGOERA LATZETAN ESKU EMAN,
HELDU GAITEZEN HORTZADARRERA.
HELDU GAITEZEN, KRESALAK BIZI HILIK
GEHIAGO USAINDU EZ DEZAN,
HELDU GAITEZEN UDAZKENERA.
Agurrik gabe, zehaztu gabe, jakin gabe non
porturatuko zaren.
Bizi gosez, zoriontasun gosez, non biziraungo duten.
Olatuen dantza etengabeak noiz jango zaituen.
Jakin gabe nola eta non utziko zaituen,
non utziko zaituen …
HEMEN GAUDE
Gelditu naute bide bazter hontan,
Euren eskuetan nago.
Begiratzen nau, badaki nor naizen,
Jokoa hastera doa.
Bakarrik nago, ez naiz makurtuko,
Zakur puta batzuk dira.
Euren irainek elikatzen dute
Barruan dudan sugarra.
ESAN HEMEN GAUDELA
EZ GARELA MUGITUKO
EZ GAITUZTELA IXILDUKO
BIHARKO EGUNEAN
EURAK IZANGO DIRELA
NEGAR EGINGO DUTENAK
Euren eskuetan nago.
Begiratzen nau, badaki nor naizen,
Jokoa hastera doa.
Bakarrik nago, ez naiz makurtuko,
Zakur puta batzuk dira.
Euren irainek elikatzen dute
Barruan dudan sugarra.
ESAN HEMEN GAUDELA
EZ GARELA MUGITUKO
EZ GAITUZTELA IXILDUKO
BIHARKO EGUNEAN
EURAK IZANGO DIRELA
NEGAR EGINGO DUTENAK